10 may 2011

JANGELA GREBARI BURUZ

Euskadiko Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako ikasle-jangeletako langileek deitutako greba dela eta, Toki Alai LHIko "Alaikiro" Gurasoen Elkarteak honako kontsiderazio hauek helarazi nahi dizkio gure hezkuntza-komunitateari:
Gatazka honen hasiera-hasieratik, badira jada hiru urte, IGE honek bilera ugari egin ditu:
  1. Ikastetxe-mailan: IGEko zuzendaritza-batzordearen, jangela-batzordearen, batzorde iraunkorraren eta eskola-kontseiluaren artean.
  2. Irun eta Hondarribia mailan: gainerako IGEekin.
  3. Lurralde eta autonomi erkidego mailan: BAIKARAk eta EHIGEk ordezkatuta (Gipuzkoako eta EAEko Gurasoen Konfederazioak dira, eta gu horietan sartuta gaude), Eusko Jaurlaritzako ordezkarien eta AUZOLAGUN katering-enpresa azpikontratatuaren aurrean.
Bilera horietan, honako ondorio hauetara iritsi zen IGE:
  1. Gure jangeletako langileen aldarrikapenak bidezkoak dira, eta, zalantzarik gabe, zerbitzuaren kalitatea hobetzea ekarriko dute.
  2. Eusko Jaurlaritza da –hain zuzen ere, Hezkuntza Saila– gure jangelen kudeaketaren eta kalitatearen erantzule BAKARRA, horrek azpikontratatzen baitu zerbitzua; eta, beraz, berari dagokio oinarriak ezartzea enpresa azpikontratatuak eta sindikatuak akordio batera hel daitezen, gatazka hau behin betiko konpontze aldera.
Ondoz ondoko greba-deialdien aurrean, IGEk lanaldi jarraitua egiteko proposamena (09:0etatik 14:30era) babestu zuen Eskola Kontseiluan; izan ere:
  1. Ezin dira autobus eta monitore gehiago kontratatu eguerdian ikasleak garraiatzeko; izan ere, lehenik, ordu horretan zerbitzu bikoitza egingo duen autobusik ez dago; bigarrenik, egun jakinetarako monitoreak kontratatzea zaila izango litzateke, batez ere, greba-deialdiak aurrerapen txikiz jakiten direlako, eta, hirugarrenik, zerbitzu horiek kontratatuko balira ere, oso kostu altua edukiko lukete.
  2. Ohizko lanaldiari eutsita, 12:30ean ikasle guztientzako zerbitzua arratsaldeko ohizko ibilbideekin emanda, arratsaldean kaos handia eragiten zuen ikastetxeen inguruetan trafikoan eta aparkatzerakoan, eta ez zuen bermatzen ikasle guztiak bazkaldu ondoren klaseetara joatea.
  3. Era berean, Arbesen eta Siusen ere ezin ziren mantendu bi ordutegi desberdin, irakasle espezialista batzuk bi ikastetxeetan jarduten baitute.
Greba honek sortu dituen eragozpenengatik eta Eusko Jaurlaritzak arazoa konpontzeko erakusten duen itxikeriagatik, zenbait presio-neurri sustatu ziren IGEtik, hala nola:
  1. Greba-egunei dagokien kopuru osoa kendu zen ordainagirietatik, eta Hezkuntza Sailera bidali ziren greba honen inguruan zuzendaritza-taldeek hartutako erabakien ondoriozko kostuak.
  2. Kexatzeko gutun bat bidali zitzaion Isabel Celaári, Eta komunikabide guztietan argitaratu zen; eta
  3. Ikastetxeko guraso guztiei haiek ere kexa-gutun hori bidal zezaten eta Hezkuntza Sailaren telefonora eta AUZOLAGUN enpresa azpikontratatura deitu zezaten proposatu zitzaien.
Eta honako hauxe proposatzen dugu orain: Hurrengo gutuna behean aipatzen diren helbide, fax eta postetara bidaltzea eta honako telefono hauetara deitzea:

HELBIDEA: María Isabel Celaá Diéguez and.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila
Donostia-San Sebastián, 1.
01010 VITORIA - GASTEIZ
FAXA: 945 01 83 35
Posta elektronikoa: huisareg@ej-gv.es 

DEITZEKO TELEFONOAK (zuen kexa egiteko):
Hezkuntza Saila: 945 01 65 40
AUZOLAGUN: 943 79 46 11

Zalantzarik, kudeatzeko beste proposamenik edo presio-neurririk baldin badaukazue, posta honetara helerazi diezagukezue:
edo Arbeseko eraikinaren sarreran dagoen postontzian utzi.
Aztertu ondoren, jarduteko beste modu batzuk ikusiko genituzke.

Ondo izan,
TOKI ALAI LHI "Alaikiro" Guraso Elkartea
ISABEL CELAÁRENTZAKO ESKUTITZAREN PROPOSAMENA
LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek mugarik gabe astean bi greba-egun egiteko deia egin dute, Euskadiko Autonomia Erkidegoko gestio zuzeneko jangeletan langileen lan-baldintzak hobetzeko, eta hori dela eta, Irungo Toki Alai LHIko Guraso Elkartetik argi azaldu nahi dugu honek sortzen dituen kalte larriak, askotan ordu lektiboak galduz edota eguneroko bizitzan familietan arazoak sortuz egun horietan euren seme-alabak atenditzeko:

1.- Uste dugu sindikatuen aldarrikapenak bidezkoak direla jangelen heziketa- eta antolakuntza-alderdiei dagokienez. Hona horiek: langileen lanaldia luzatzea txostenak egiteko, koordinazio-lanetarako, familien arretarako, etab.; ikasle-monitore ratioak berrikustea, monitoreek beren ardurapean ume gutxiago izan dezaten, eta etengabeko prestakuntza espezifikoa psikopedagogikoa eta lehen laguntzei, dietei eta alergiei buruz. Gure kolektiboaren aldetik, babesa ematen diegu aldarrikapen horiei, garrantzitsuak baitira gure jangeletako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.
2.- Uste dugu Eusko Jaurlaritza eta, zehatzago, Hezkuntza Saila dela erkidegoko ikastetxe publikoetako jangela-zerbitzuen kudeaketaren eta kalitatearen erantzule BAKARRA.
3.- Horregatik, DEI EGITEN DIEGU PUBLIKOKI Isabel Celaák zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunei behingoz BEREN ERANTZUKIZUNAK BERE GAIN HAR DITZATEN eta gatazka hau lehenbailehen eta behin betiko KONPON DEZATEN, Euskadiko hezkuntza-komunitateko kide guztiak ukitzen ditu eta.


No hay comentarios:

Publicar un comentario