23 ene 2018

TXINPARTA

TXINPARTA ​GURASOENTZAKO TAILERRAK


Gurasoak euskaraz aritzeko gune eta uneak sortzea du xede ​TXINPARTA proiektuak. Gune hauetan euskaraz ikasten ari diren edota euskaraz aritzeko zailtasunak dituzten gurasoak eta euskaraz bizi diren gurasoen topagunea izatea bilatzen da.

Mintza-gune hauek kudeatzeko eta dinamizatzeko erakargarriak diren interesguneak bilatzen ditugu: dantza, esku lanak,... hainbat forma interesgarri behar eta nahietara egokituta.

Horiek guztiak aurrera eramateko, lan-modua tailerrak dira. Jarduerak euskaraz eginez, gurasoek euskaraz aritzeko konpromisoa hartzen dute eta mintza-gune horiek euskararen erabilerarako bultzada bilakatzen dira. Urtarrila eta otsailean tailer ezberdinak burutuko dira eta hauetan parte hartzeko    interesa duten gurasoek on-line (eskertuko da aurrez izen ematea) izen emanez (alaikirogurasoelkartea@gmail.com​) edo egunean bertan bertaratuz gauzatu ahal izango dute.

El programa TXINPARTA​ tiene por objeto ser el encuentro para las madres-padres de la comunidad  de Toki Alai que quieren practicar el euskera, a través de las actividades de ocio. Dentro del              programa​ TXINPARTA​ organizaremos distintos talleres en enero y febrero y aquellas familias que      quieran participar pueden realizar la inscripción on-line​ (​alaikirogurasoelkartea@gmail.com​)​ o        personándose el mismo día de la actividad.  

URTARRILEKO TAILERRA: ​TALLER DE ENERO: DANTZA!


Ekimeneko lehenengo tailer honetan, gurasoek Euskal dantza ezagutzeko aukera izango dute. Gurasoen artean elkar ezagutzeko eta harreman atseginak euskaraz eraikitzeko, dantza ezberdinak bitarteko landuko ditugu.

En este primer taller que realizaremos, un pequeño acercamiento a la dantza.

Nori zuzendua / ​Dirigido a:​ Toki Alaiko komunitateko guraso, aiton/amona, zaintzaile.
Data​ / Fecha:​ urtarrilaren ​25ean, ​17.30-19.00. ​25 de enero, de 17:30-19:00. 
Non / ​Lugar:​ Arbesko Toki Alai eskolan
Izen-emateko / ​Inscripción: ​(​alaikirogurasoelkartea@gmail.com​)

OHARRA: ZAINTZA ZERBITZUA EGONGO DA.