18 dic 2012

Eskolako informazioa Gabonak direla eta

 

Familia estimatuak:
Lehenengo hiruhileko hau bukatzear dagoela, hurrengo berri hauek helarazi nahi dizkizuegu:

Eskola Kirola

Ostegunean, abenduaren 20an, hiruhileko honetako kirol saioen azken entrenamendua  izango da. Datorren urtarrilaren 7an berriro hasiko da Eskola Kirola.
TXISTORRADA
Urtero bezala, Guraso Elkarteak antolaturik datorren ostiralean, abenduak 21, Siusen nahiz Arbesen, ikasle guztiei txistorra banatuko zaie.
OLENTZERO ESKOLAN
Datorren ostiralean, hilak 21, Guraso Elkarteak bidalita, Eskolako bi edifizioetara Olentzero etorriko zaigu, gela guztiei opariak ekartzera.
Egun horretan ere, Haur Hezkuntzakoak Arbesen eta Lehen Hezkuntzakoak Siusen DBHko abesbatzarekin batera, gabon kantak abesteko elkartuko gara. Horretarako, ikasle guztiak BASERRITARREZ JANTZITA etortzea eskatzen dizuegu.  Arropak (txapela, pipa, gerrikoa, lepokoak e.a.) izenarekin ekartzea eskertuko genizueke.
Aipatu nahi dizuegu Siuseko kantaldia eskolako ekintza dela eta gure espazioko mugak  direla eta, ezin izango zaituztegula gonbidatu emanaldi honetara.

HIRUHILABETEAREN BUKAERA ETA HURRENGOAREN HASIERA

Hiruhilabete honetako oporrak datorren ostiralean, abenduak 21, eguerdiko 13:00etan (15:00etan jangelakoentzat ) hasiko dira eta urtarrilaren 7an itzuliko gara eskolara.
Gogoratu ostiralean autobusen aldaketak nahi izanez gero, aldez aurretik baimena behar dela.


No hay comentarios:

Publicar un comentario