9 may 2013

LOMCEri EZ





Maiatzaren 10ean Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak LOMCE edo "Ley para la Mejora de la Calidad Educativa" onartuko duela aurreikusten da.




Baina... Zer da LOMCE?  



ESKOLA KONTSEILUA SOILIK KONTSULTIBOA IZANGO DA
Erabaki guztiak Administrazioak edo zuzendariek hartuko dituzte
(irakasleen kontratazioa barne)
 
GAZTELERAZKO EREDUA INPOSATZEN DA
Lege berri honek ikasgaiak bere "garrantziaren" arabera sailkatzen ditu eta euskara hirugarren maila batean gelditzen da.
 

ERLIJIOA
Lege berri honek erlijioaren irakasgaia ematera derrigortzen du eta Tutoretzari baino ordu gehiago ematen dio
 

ESPAINIAKO HEZKUNTZA MINISTERITZAK  ERKIDEGO HONETAN IRAKATSI BEHARREKO %65a ERABAKIKO DU

ERREBALIAK
Eskolaz kanpoko aztertzaile batzuk Hezkuntza Ministeritzak diseinatutako azterketa amankomunak egingo dituzte erkidego guztietan.


RATIOAK IGOTZEN DITU
Gela bakoitzeko ikasle kopurua %10ean igo daiteke



Eta gehiago...
Hezkuntza Lege berri hau izugarrizko atzerapausu bat da gure seme-alaben garapen pertsonala, hezkuntza integrala eta aukera berdintasunean. Gure ardura da gure hezkuntza defendatzea eta orain arte lortutako garaipena mantendu eta hobetzea.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO...


HIZLARIAK: EHIGE-BIHE-SAREAN
DATA-ORDUA: Maiatzaren 14an, 18:00
LEKUA: Amaia Kultur Zentru (Hitzaldi Aretoa)




No hay comentarios:

Publicar un comentario