18 dic 2012

Eskolako informazioa Gabonak direla eta

 

Familia estimatuak:
Lehenengo hiruhileko hau bukatzear dagoela, hurrengo berri hauek helarazi nahi dizkizuegu:

Eskola Kirola

Ostegunean, abenduaren 20an, hiruhileko honetako kirol saioen azken entrenamendua  izango da. Datorren urtarrilaren 7an berriro hasiko da Eskola Kirola.
TXISTORRADA
Urtero bezala, Guraso Elkarteak antolaturik datorren ostiralean, abenduak 21, Siusen nahiz Arbesen, ikasle guztiei txistorra banatuko zaie.
OLENTZERO ESKOLAN
Datorren ostiralean, hilak 21, Guraso Elkarteak bidalita, Eskolako bi edifizioetara Olentzero etorriko zaigu, gela guztiei opariak ekartzera.
Egun horretan ere, Haur Hezkuntzakoak Arbesen eta Lehen Hezkuntzakoak Siusen DBHko abesbatzarekin batera, gabon kantak abesteko elkartuko gara. Horretarako, ikasle guztiak BASERRITARREZ JANTZITA etortzea eskatzen dizuegu.  Arropak (txapela, pipa, gerrikoa, lepokoak e.a.) izenarekin ekartzea eskertuko genizueke.
Aipatu nahi dizuegu Siuseko kantaldia eskolako ekintza dela eta gure espazioko mugak  direla eta, ezin izango zaituztegula gonbidatu emanaldi honetara.

HIRUHILABETEAREN BUKAERA ETA HURRENGOAREN HASIERA

Hiruhilabete honetako oporrak datorren ostiralean, abenduak 21, eguerdiko 13:00etan (15:00etan jangelakoentzat ) hasiko dira eta urtarrilaren 7an itzuliko gara eskolara.
Gogoratu ostiralean autobusen aldaketak nahi izanez gero, aldez aurretik baimena behar dela.


13 dic 2012



Guraso agurgarriak:


Alaikiro Gurasoen Elkartekideok  GABONAK direla eta antolatzen ari garen ekintzei buruzko informazioa helarazi nahi genizueke:  

SANTO TOMAS

Aurreko urteetan bezala, Guraso Elkarteak txistorra bokata eta edaria eskainiko dizkie ikasle eta irakasleei Haur eta Lehen Hezkuntzako zentruetan.


OLENTZEROREN OPARIAK

Aurten ere Olentzerorekin harremanetan jarri gara gela guztietan opariak banatzeko. 


ABENDUAK 24: OLENTZEROA KALEAN

Berriro ere, Olentzeroarekin gabon kantak abestera aterako gara Arbeseko eraikuntzatik Irungo erdialdera.


IRTEERA: 16:30ean ateratzea pentsatu dugu eta baserritarrez jantzita etortzea eskatzen dizuegu. Egingo dugun ibilbidea eta abestien hitzak bertan ere banatuko dira.

Besterik gabe  ondo pasa eta zuen seme-alabekin disfrutatu. 





Estimadas madres y padres:


Os informamos de las actividades que hemos preparado desde la Asociación de Madres y Padres Alaikiro para estas NAVIDADES:


SANTO TOMÁS

El día 21 se ofrecerá un bocadillo de txistorra y bebida a alumnos/as y profesores tanto en el edificio de Infantil como en el de Primaria. 


REGALOS DEL OLENTZERO

Este año también nos hemos puesto en contacto con el Olentzero para hacer llegar sus regalos a todas las aulas.


24 DE DICIEMBRE: OLENTZERO EN LA CALLE

Una vez más, saldremos a cantar villancicos con el Olentzero desde el edificio de Arbes hasta el centro de Irún.


SALIDA: la salida está prevista para las 16:30. Os recordamos que hay que venir vestidos de caseros. Se repartirá el recorrido y las letras de las canciones en la misma salida

Sin más, os deseamos que lo paséis bien y disfrutéis con vuestros hijos.
 

2 dic 2012

Ipuin kontalaria Euskararen Eguna ospatzeko

 

Abenduaren 3an, astelehenean, ipuin kontalari saioa antolatu dugu Arbeseko jangelan, 17:30etan.  Haurrak eta gurasoak daude gonbidatuta.


Animatu zaitezte gurekin ondo pasatzera!!!

 

 

Cuenta cuentos para celebrar el Día Internacional del Euskera

 

El día 3 de diciembre, lunes, hemos organizado una sesión de cuenta cuentos en el comedor de Arbes a las 17:30. Niñ@s y madres/padres estáis invitados.


Animáos y venid a pasarlo bien con nosotros!!!

 

Hemen duzue Esne Beltzaren kanta haurrekin entsaiatzeko!

Aquí tenéis la canción de Esne Beltza para que ensayéis con vuestr@s hij@s!



26 nov 2012

Bilboko Gabonetako Haur Parkera etorri nahi duzu gurekin?

IRTEERA:
SALIDA:

         
LARUNBATA, ABENDUAREN 15an
Goizeko 9etan ARBESetik aterako gara

(mesedez 8:45rako geltokian egoteko eskatzen dizuegu)

Gaueko 9ak aldera itzuliko gara



SÁBADO 15 de DICIEMBRE
Saldremos de ARBES a las 9 de la mañana

(Por favor, os rogamos que estéis en la parada a las 8:45)

Volveremos hacia las 9 de la noche


          IZENA EMATEA:

          OSTEGUNA Azaroaren 29an, 17:30etik 19:00era
Arbeseko jangelan

          Prezioa 11€-koa izango da pertsona bakoitzeko eta izena emateko momentuan ordainduko da.

ANIMA ZAITEZ!
INSCRIPCIÓN:

JUEVES 29 de Noviembre de 17:30 a 19:00
En el comedor de Arbes

El precio a pagar por persona será de 11€ que habrá que abonar en el momento de la inscripción.

OS ESPERAMOS!